XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zentzu arruntaren pedagogia.

Urrutira zoazte zuen pedagogiaren oinarrizko elementuak bilatzera.

Gogoeta intelektualak eta termino itxiak behar dira, eta hauen sekretoa unibertsitariek bakarrik dute.

Ohizkoa da, Rabelais, Montaigne eta J.J. Rousseau aipatzea, eta hau, atakatu ezin daitezkeen pentsalari batzu aipatzeagatik.

Begira ba, herrian zehar nola zaintzen eta hezitzen diren aberetxo txikiak: hemen aurkituko duzue pixkanaka-pixkanaka itzultzen ari diren heziketa oinarri handiak.

Itzultzen ari direnak baina kezkati....

Zera dizue ehiztariak: ikasketa azkarregirik ez.

Txakur gaztea nekatu egiten da eta penatu.

Bere erreakzioak eta usaintzeko ahalmena betirako gal daitezke.

Noski, txakurrak ehizean egin behar du hezitzeko, baina ez gehiegi, berak nahi duen bezala, bere kapritxo soilera.

Ehizea gauza serio bat da, txakur gaztea txakur handi onekin lagundurik joango da, eta hauen etsenplua jarraitu besterik ez du egingo.

Gosea eta moderazioa: txakurrari dagozkion janari batzu ematen badizkiozue, gizena eta koipetasuna badago, zertarako nahi duzue ehizera bidaltzea?.

Eta erbia harrapatzen denean, ez da nahikoa ahalik eta azkarren zorroan sartzea.